ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak bota egin nahi dituela langile migratzaileak
Berria, , 28-08-2021BILBO. Osakidetzak aldi baterako hartuta dituen langile migratzaileak botatzeko asmoa du, ESK sindikatuak ohar bidez salatu duenez. Haien hitzetan, ustez Osakidetzak emandako jarraibide baten arabera, langileei jakinarazi diete ezingo dutela bertan jarraitu, Europako herritartasunik ez dutelako. Sindikatuak erabakia gaitzetsi du, eta gaineratu du Osakidetzak «inolako begirunerik gabe» bota nahi dituela bi urte baino gehiagoz lanean aritu direnak eta «COVID-19aren kolpeak lehen lerroan» jasan dituztenak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)