300 migratzaile heldu dira Lampedusa irlara
Berria, , 25-08-2021AGRIGENTO. Astelehena eta astearte goizaldea bitartean 300 migratzaile heldu ziren Italiako Lampedusa uhartera. Horiek hala, Agrigentoko agintariek ohartarazi dute jada 800dik gora pertsona dituztela 250 lagunentzat prestatutako aterpe batean. Urtea hasi zenetik, Italiak 35.000 lagun hartu ditu, hau da, iaz Europara iristen saiatu zirenen bikoitza.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)