Koulibalyri agurra eman dio osabak Irunen

Berria, Berria, 14-08-2021

Abdoulaye Koulibaly Nantesen bizi den osabarekin elkartzeko asmoz zihoan Frantziara, gainditu beharreko azken mugan bizia galdu zuen arte. Atzo, haren osaba Mohame Lamine Camara izan zen harengana joan zena, ilobari agurra emateko. Bidasoa ibaian, gaztea ito zen lekuan, lore sorta bat utzi, eta Koranaren bertset batzuk irakurri zituen. Osabak berak 2018an gurutzatu zuen mugatik, mezu bat bidali zien handik igarotzeko asmoa duten migratzaileei: «Hobe da pazientzia izan eta modu seguruan gurutzatzea. Ibaia arriskutsua da».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)