Igandean Bidasoa ibaian ito zen etorkinak 18 urte zituen, eta ginearra zen

Berria, Berria, 11-08-2021

IRUN. 18 urteko gaztea zen igandean Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatzeko ahaleginean hil zen etorkina. Sortzez, Ginea herrialdekoa zen, Afrika mendebaldekoa, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hiru hilabetean bi etorkin hil dira Bidasoa ibaian, muga zeharkatu nahian. Maiatzaren 22an beste gazte baten gorpua aurkitu zuten Bidasoako uretan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)