Arrazakeria eta homofobia erasoak bikoiztu egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan iaz
Pasa den urtean Ertzaintzak 241 gorroto-delitu zenbatu zituen, 2019an baino 136 gehiago
El Correo, , 02-06-2021Arrazakeria eta homofobia erasoak bikoiztu egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan iaz. Pasa den urtean Ertzaintzak 241 gorroto-delitu zenbatu zituen, 2019an baino, 136 gehiago, urte hartan orotara 105 kasu izan baitziren. Horien ia erdia, %48,5 (117 kasu) arrazistak edo xenofoboak izan ziren, eta, %21 (50 kasu) sexu-orientazioarekin eta sexu-identitatearekin erlazionatutakoak. %12, aldiz, (29 kasu) dibertsitate funtzionalarekin erlazio estua aurkezten zuten, eta, gainerako %10etan (24 kasu) oinarria ideologia eta joera politikoa izan zen.
‘Gorroto gertakariei buruzko 2020ko txostena’ astelehenan, maiatzaren 31n, aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean. Azterketa hauxe Euskal Herriko Unibertsitateko Jon Mirena Landak eta Enara Garrok zuzendu dute, eta, bertan Ertzaintzak iaz erregistratutako kasu konkretuen nondik-norakoak aztertu dituzte.
Aipatu bezala, horien ia erdia, %48, 5 (117) arrazismoarekin zerikusia zutenak izan dira. 2019arekin alderatuz gero, zifra nabarmenki igo da, urte hartan 61 kasu gutxiago izan baitziren. Arrazismoa sufritu duten kolektiboetan hiru nabarmendu daitezke, hala nola, beltzak 24 kasu, latinoak 17 kasu eta ijitoak 9 kasu.
CORREOS
Una colección de sellos para luchar contra la discriminación racial
Era berean, gorroto delituetan bigarrenak sexu-orientazioarekin erlazionatutakoak izan ziren, erregistratutako delituen %21, alegia, 50 kasu. Kasu honetan ere hazkundea esanguratsua izan da 2019arekin konparatuz gero, 37 kasu gehiago. Kolektibo erasotuenak gayak izan dira, 31 erasorekin. Ondoren transgeneroak eta lesbianak daude, 10 eta 3 erasorekin, hurrenez hurren.
Iazko gorroto-delitu gehienak (%38,6), kalean eman ziren, horien gehiengoa biktima bizi zen etxebizitzaren aldamenetan gertatu zelarik. Kasuen laurdena, aldiz, biktimen etxebizitzen barnean eman ziren, eta, %8 baino ez ziren jazo aisialdi edota ostalaritza esparruetan.
Bestalde, biktimen %59, 203 pertsona gizonezkoak izan ziren eta emakumezkoak gainontzekoa, %41 (143 pertsona). Biktimen jatorriaren gehiengoa euskalduna zen, eta, biktimok 28 urteren bueltan zebiltzan. Gainera, erasotzaile gehienak ere gizonak ziren, %72,5, 115, erasotzaileen % 85 euskal jatorrikoak izanik.
(Puede haber caducado)