Porturatu dituzte 'Aita Mari'-k erreskatatutako etorkinak

Duela bost egun ontziratutako 50 migratzaileak Italiako Sizilia uhartera eraman dituzte, Augustara

Berria, Berria, 01-06-2021

AUGUSTA. Dagoeneko porturatu dituzte Augustan, Sizilia uhartean (Italia), Aita Mari itsasontziak duela bost egun Mediterraneoko uretan erreskatatutako 50 migratzaileak; bakarrik dauden lau adingabe daude tartean. Atzo iluntzean porturatu zituzten, eta martxan dira etorkinak lehorreratzeko bete beharreko dokumentazioak; gaur lehorreratzea espero da.
Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundeak atzo baieztatu zuen erreskate ontziak bazuela «lehorreratze segurua» egiteko portua, Augustakoa, eta itsasontzia 22:00ak aldera iristea espero zen. GKE horren arabera, migratzaileak osasun onean daude, eta, lau egunez zain egon ondoren, «lasaitua» hartu zuten porturatuko zituztela jakitean.
Era berean, Europako Batasunari eskatu zioten lehorreratze mekanismo bat jartzeko, itsasoan laguntza jasotzen duten unetik hasita migratzaileen eta asilo eskatzaileen eskubideak bermatuko dituena.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)