Etorkin adingabeak babesteko beharra jaso du Arartekoak

Berria, Berria, 29-05-2021

Arartekoak azterlan bat egin du Europan bakarrik dauden etorkin adingabeak babesteko zerbitzuen inguruan, eta horiek indartzera deitu du. Adierazi dute, oinarrizko eskubideak eta funtsezko beharrak bermatzeaz gain, agintarien erronka dela haur horiek gizarteratzea, harrera erkidegoetan haien parte hartzea bultzatzea eta etorkizunean enplegua eskuratu ahal izan dezaten lan egitea. Ondorioztatu dute harrera hobea egiten zaiela adingabea izatea lehenesten den kasuetan, garrantzia haien egoera administratiboari ematen zaionean baino.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)