'Aita Mari' itsasontziak 50 migratzaile erreskatatu ditu Maltako kostaldean

Berria, Berria, 28-05-2021

DONOSTIA. Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari itsasontziak 50 migratzaile erreskatatu zituen, atzo, Maltako uretan. GKEak ohar batean jakinarazi duenez, guztiak gizonezkoak dira, eta horien artean lau adingabe daude: hamazazpi urteko hiru, eta hamaseiko bat. Libiatik abiatu ziren etorkinak, eta haien ontziak gehiegizko karga zuen. GKEak jakinarazi du erreskatatutakoak osasunez ondo daudela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)