Marokoren errepresioa dela eta, azalpen eske

Berria, Berria, 19-05-2021

Marokok Mendebaldeko Saharako ekintzaileen aurka bultzatutako errepresioa dela-eta Bruselak duen jarrera azaltzeko eskatu zion astelehenean Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuak Josep Borrell EB Europako Batasuneko diplomaziaburuari. Barrenak gogora ekarri zuen Sultana Khaya ekintzailearen kasua, zeina ahizpa eta amarekin batera etxeko atxiloaldian duten, eta ez dioten bisitarik onartzen. «Zer gehiago behar da EBren eta Marokoren arteko akordioan jasotzen den giza eskubideen babeserako puntua indarrean sartzeko?».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)