Tanttaka konpainiak 'Ameriketako bidaia' antzezlana taularatuko du gaur Aita Mari aretoan

Arratsaldeko zazpietan izango da eta srrerak Turismo Bulegoan daude salgai sei euroren truke (Gazte Txartelarekin lau eurotan)

Diario Vasco, EL DIARIO VASCO zumaia., 07-05-2021

‘Ameriketako bidaia’ antzezlana eskainiko da gaur, 19:00etan, Tanttaka Teatroa konpainiaren eskutik. Patxo Telleriak idatzitako obra Mireia Gabilondok zuzendu du, eta Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak arituko dira Aita Mariko oholtza gainean. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai sei euroren truke (Gazte Txartelarekin lau eurotan).

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara joango dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek «amerikarren bizimoduari» buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu.

Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.

«Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute».

Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

«Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla», dio obraren sinopsiak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)