Kanariar uharteetara 76 etorkinetik gora iritsi dira

Berria, 01-07-2006

erredakzioa

Kanariar uharteetatik Europarako bidea egin nahi duten etorkinen emariak ez du etenik; atzo, bertako agintariek aditzera eman zutenez, gutxienez beste 76 iritsi ziren. Baina kopuru zehatza ez dakite. Goizeko ordu txikietan, bete – bete egindako beste ontzi bat iritsi zen La Mareta hondartzara, 46 lagunekin. Horietako bat adingabea zen. Guardia Zibila zain zuten.

Arratsaldean ontzi bat ikusi zuten hurbiltzen. Itsas Salbamenduko itsasontzi bat hurbildu egin zen, eta bertan 30 pertsonatik gora zihoazela jakinarazi zuen. Ordu gutxiren bueltan lehorrera iritsiko zirela aurreikusi zuten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)