Mexikok neurriak hartuko ditu migrazioa eteteko
Berria, , 22-04-2021MEXIKO HIRIA. Mexikoko presidente Andres Manuel Lopez Obrador herrialdeko hainbat gobernadore eta alkaterekin bildu zen atzo, hegoaldeko mugatik gertu. Presidentearen helburua migrazio plan berri bat ezartzea da, eta, horretarako, 12.000 «funtzionario» gehiago bidaliko dituzte mugara. Horrez gain, adingabeak artatzeko hamazazpi kanpaleku gehiago eraikiko dituzte. Aurten, iaz baino bederatzi aldiz adingabe gehiago iritsi dira Mexikora, horietako gehienak bakarrik.
Washingtonek, berriz, maiatzaren 21era arte luzatu ditu funtsezkoak ez diren bidaiei ezarritako mugak. Horiek lurreko mugei soilik eragiten diete.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)