Herbehereetako lehen ministroak Gobernua desegin eta kargua utzi du

Berria, 30-06-2006

erredakzioa

Jan Peter Balkenende lehen ministroak Gobernua desegin du, eta gaur dimisioa emango du. Somalian jaio eta Herbehereetako herritartasuna duen Ayaan Hirsi Ali diputatu liberalaren auziak eragin du Herbehereetako lehen ministroaren erabakia. Hirsi Ali 1992an errefuxiatu gisa iritsi zen Herbehereetara, eta datu faltsuak eman zituen herritartasuna lortzeko. Duela hilabete batzuk, Hirsi Ali diputatu zela, egia jakin zen, eta Rita Verdonk Atzerri ministroak herritartasuna kendu zion. Aste honetan bertan, ordea, herritartasuna itzuli diote.

Hirsi Ali kide den ezkerreko alderdi liberalak D66 koalizio gobernuko kide zen, baina atzo, demokristauei zabarkeria leporatu eta Gobernutik ateratzea erabaki zuten. Ezkerreko liberalen iritziz, Gobernuak zabarkeriaz jokatu du, diputatuari hasieran herritartasuna kenduz, gero berriz emateko. Horien laguntzarik gabe demokristauak eta eskuineko liberalak gutxiengoa dute Legebiltzarrean, ondorioz, bozak aurreratu dituzte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)