34 migratzaile hil dira ontzi bat hondoratuta
Berria, , 13-04-202134 migratzaile hil ziren atzo Djibutiko kostaldean, haien ontzia hondoratuta. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, 60 pertsona zihoazen itsasontzian, tartean hainbat adingabe. Erreskatatu zituztenetako batzuk larri daude.
Obockeko portutik irten zen ontzia, eta handik gutxira hondoratu zen. Migratzaile askok jotzen dute Djibuti aldera, gero handik Yemenera eta jarraian Saudi Arabiara igaro ahal izateko.
Afrikako kostaldeko ezbeharra ez zen atzoko bakarra izan. Kanarietan (Espainia), lau migratzaileren gorpuak topatu zituzten El Hierro uhartearen hegoaldean. Horiekin, urtea hasi zenetik 47 dira hildakoak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)