'Ameriketako bidaia' antzezlana izango da apirilean Principal Antzokian
Mireia Gabilondok zuzendutako eta Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak protagonistak diren saioa apirilaren 15ean izango da
Diario Vasco, , 17-03-2021‘Ameriketako bidaia’ izeneko antzezlana izango da apirilaren 15ean Gasteizko Principal Antzokian. Mireia Gabilondok zuzendutako lan honetan Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak dira protagonistak. Saioa 19:00etan hasiko da eta gutxi gorabehera ordubete eta laurdeneko iraupena du. Ikuskizun honetarako sarrerak martxoaren 30ean jarriko dira salgai, 10:00etan.
Antzezlan honetan, bi protagonistek, Jonek eta Mariak alegia, Estatu Batuetan emango dute ikasturtea, ingelesa hobetu nahi dutelako batik bat, eta hasiera batean elkarrekin ondo konpontzen ez badira ere, azkenean betiko lagunak izaten amaituko dute.
Oso bestelakoak dira, izan ere, Joneri Estatu Batuetako bizimodua gustatzen zaio; Mariak, berriz, estatubatuarren inguruko aurreiritzi ugari ditu. Azkenean, bien iritzia aldatu egiten da. Alde batetik, Jonek bizipen larria izaten du. Aireportuan ekipajea eta agiriak lapurtzen dizkiote eta poliziak, atxilotzeaz gain, legez kontrako etorkin latinoa dela leporatzen dio. Bestetik, Mariak jende oso solidarioa ezagutzen du. Horren ondorioz, Jonek zuen estatubatuarren aldeko iritzi hori kontrako iritzi bihurtzen da, eta Mariaren kasuan, alderantziz.
Miren Arrieta aktorea Euskal Telebistako Go!azen telesail arrakastatsuan parte hartu zuen hiru denboralditan, eta protagonistetako bat izan zen. Geroago, Bernardo Atxagaren eleberriaren izen bereko ‘El hijo del acordeonista’ filmeko aktoreetako bat izan zen. Bestalde, Euskal Telebistako ‘Ihesaldia’ telesail laburrean eta Netflix – eko ‘Las chicas del cable’ telesailean ere parte hartu du.
Bestalde, Nerea Mazok Go!azen, ‘Sabin’ eta ‘Aitaren etxea’ telesailetan parte hartu du. Zinemari dagokionez, Gracia Querejetaren ‘15 años y un día’ filmean eta Patxo Telleriaren ‘Igelak’ filmean ere agertu da. Gaur egun, Ikus – entzunezko Komunikazioa ikasten ari bada ere, interpretazioaren munduan ere jarraitzen du.
(Puede haber caducado)