Migratzaileentzat aterpe bat egokitu dute Tolosan

Berria, BERRIA, 14-03-2021

IRUN. Eusko Jaurlaritzak espero du Irundik igarotzen diren migratzaileen kopurua handitu egingo dela. Herenegun gauean, kasurako, 77 migratzailek egin zuten lo Irungo eta Hondarribiko aterpeetan; horien artean adingabe bat zegoen. Xabier Legarreta Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak nabarmendu zuen ez dutela inor kalean utziko eta salbuespenezko egoerei aurre egiteko baliabideak prest dituztela: batetik, Hondarribiko frontoia aterpe gisa egokitu dezakete; bestetik, Bilbon halako egoerei aurre egiteko egoitza bat dute; gainera, beste hiru aterpe dituzte, Tolosan, Oñatin eta Berrizen. Legarretaren arabera, zaila da aurreikustea zenbat migratzaile etor daitezkeen; baina, kopurua handitu daitekeenez, erabaki dute Tolosan egun direnak Oñatira eramatea eta Tolosako egoitzako 30 oheak libre uztea, etor daitezkeen migratzaileei arreta emateko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)