Gutxienez 39 migratzaile hil dira Tunisiako kostan

Berria, Berria, 10-03-2021

KERKENNA. Bi ontzi hondoratu, eta gutxienez 39 migratzaile hil ziren atzo Tunisiako Kerkenna uhartearen inguruan, hango agintariek jakinarazi zutenez; kostazainek 140 lagun erreskatatu zituzten. Haien eledun Hucemedin Yebablik adierazi zuen armadarekin batera ingurua miatzen jarraitzen dutela; ez zuen baztertu hilotz gehiago topatzea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)