Koronabirusa

Migratzaileen txertaketak kezka eragin du

Berria, Berria, 10-03-2021

GENEVA. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Federazioak eta Batzordeak parte hartu duten ikerketa batek ondorioztatu du «murru ikusezin» bat dagoela, migratzaileek oinarrizko zerbitzuak jasotzea eragozten duena, eta oztopo izan daitekeela txertoa hartzeko ere. Ikerketa horren arabera, COVID-19aren aurkako politika ofizialetan etorkinak kontuan hartu dituzten estatuetan ere «aukera mugatua» izan dute oinarrizko zenbait zerbitzu jasotzeko.

Ikerketak dio, esaterako, hainbat estatutan ez dutela lortu gaitza atzemateko probak egitea, ezta eritutakoan artatuak izatea ere, nortasun nazionaleko zenbakirik edo gizarte segurantzakorik ez zutelako. «Litekeena da horrek txertoak hartzeari ere eragitea, baita legez [migratzaileak] hautagarriak badira ere», azaldu du Gurutze Gorriaren Nazioarteko Federazioko idazkari nagusi Jagan Chapagainek. Gainera, ikerketan argi geratu da migratzaileek datu pertsonalak emateko beldurra izan dutela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)