147 migratzaile erreskatatu ditu 'Sea Watch 3'-ak

Berria, Berria, 28-02-2021

ERROMA. Orotara 147 pertsona erreskatatu zituen Sea Watch 3 itsasontziak ostiralean eta atzo egindako erreskateetan. Libiako kostaldetik gertu aurkitu zituzten guztiak. NBEren arabera, aurten 160 pertsona hil dira Afrika iparraldetik Europara heltzeko ahaleginean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)