Bilboko gazte migratzaileak kalean daude berriro
Udalak zazpi egunerako aterpea eskaini zien, baina epea amaitu da.
Berria, , 10-02-2021OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak jakinarazi duenez, Bilboko Euskalduna zubiaren azpian lo egiten zuten gazte migratzaileak kalean daude berriro. Udaltzainek leku hartatik kanporatu zituen, eta Gizarte Zerbitzuek aterpe batean lo egiteko aukera eman zien, baina soilki zazpi egunez. Epe hori amaituta, kalean daude berriro gazteak.
Edonola ere, aurrerantzean ezin izango dute Euskalduna zubiaren azpiko bazter hori lotarako erabili, Bilboko Udalak etxolak eraitsi eta hara iristeko bidea moztu duelako, OEEk emandako informazioaren arabera.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)