'Haur erbesteratuak' dokumentala eskainiko da datorren larunbatean

'Kattin-txiki' oroimen historikoa elkarteak ekoiztutako lanaren aurkezpenan hainbat herritar omenduko dituzte

Diario Vasco, GOIZARIN, 10-02-2021

Datorren larunbatean, hilak 13, Oiartzungo udal areto nagusian ‘Haur erbesteratuak’ dokumentala estreinatuko du ᾽Kattin – txiki᾽ oroimen historikoa elkarteak. Aurkezpen saioa goizeko 12:00etan hasiko da. Aurkezpena gonbidapenez egingo da eta bertaratu nahi duenak aldez aurretik telefono zenbaki hauetara deitu beharko du: 673 024 044 edo 656 781 545.

‘Kattin – txiki’ Oiartzungo elkarteko kideek dokumentala osatzeko lan eskerga egin dute 1936ko gerla eta haren ondorioak aztertzeko. «Familiaren mundua hasieratik eragin zuen 1936ko gerlaren eztandak. Gizonezkoak zirenak, aitak eta anai helduenak, oro har, borroka egitera joan ziren eta emakumeak, euren haurrak eta adineko pertsonak aurrera ateratzeko eta bizi irauteko, sekulakoak asmatu beharrean aurkitu ziren. Frentetik hurbil edo urrun bizi – tzeak baldintzatu zuen egoeraren drama , kontuan hartu behar baita frentearen inguruan zeuden hiriak artilleriaren erasoa nozitu zutela eta baita gorpu – tzez gorputzeko borroka», jakinarazi du Mikel Mendizabal elkarteko kideak.

Errepublikako borrokalariek atzera egin zutenean, «Oiartzundik ihes egin behar izan zuten familia asko, inguruko eskualde babestuagoetara joan ziren eta beste hainbat atzerrira ere bai. Asko isilka eta beste asko modu antolatu batean», zehaztu du.

«Gerra aurrera zihoan eta Gipuzkoa faxistek hartu zutenean, gipuzkoar askok Bizkaira ihes egin zuten. 100.000 bat lagun izan ziren eta gehien – gehienak haurrak. Itsasoa zen irtenbide bakarra, itsasotik bakarrik joan zitezkeen Frantziara, Ingalaterrara, Danimarkara, Belgikara, Errusiara eta baita Mexikora ere», nabarmendu du.

Garai hartan, «guztira 37.930 haur erbesteratu ziren 30 itsasontzik egindako 61 bidaietan. Izan ere, gerra hasieratik eman ziren biztanleriaren lekualda – tzeak, gobernuak bultzatuta haurrak erbestera atera zituzten, erakunde politiko , sindikal eta herrialde ezberdinetako keinu humanitarioen laguntzaz», dio Mendizabalek. «Gerlak eragin handia sortu baitzuen Europako eta Ameriketako herrialde ezberdinetako jendearen iritzian; bonbardatutako hiriak, eta bereziki Gernikak piztu baitzuen nazio ezberdinetan elkartasun mugimendua. Hauetako bat ‘Comité d’Acueil aux Enfants d’Espagne’ delakoa izan zen».

Mendizabalek zehaztu du: «Euz – kadiko gobernuarekin batera aritu zen komitea euskal haurrak erbestera ateratzen 1937ko martxoa eta azaroa bitarte. Bermeo eta Santurtziko portutatik bideratu ziren irtetze masibo hauek, eta Bilboko hiria faxistek hartu zutenean Santanderretik jarraitu zuten».

Baina, «bizimodu berrira egokituak zeudenean, hizkuntza ikasia, familia, lagunak eginak, etxera itzularazi zituzten haur hauek. Maitasuna eman zieten familiak berriz ere utzi beharrean aurkitu ziren, berriz ere urradurak sortu ziren eta gainera… zer topatuko ote zuten etxerako bueltan? Gerla amaitu eta urte batzuetara Espainiara itzuli ziren haurrak bestelako egoera bat aurkitu zuten. Elizak kontrolatutako Espainia Francozale, faxista eta zigortzaile batekin egin zuten topo haur horiek hona etorri zirenean. ‘Gorrien’ semea – alabak zirelako baztertu eta arbuiatu zituzten eta egoera honi babesgabetasuna gehitu zitzaion; askok gurasok galdu zituztelako edo hauek errepresaliatuak zeudelako».

Oiartzunen ere garai hartako bost haurren testigantzak jasoak ditu ᾽Kattin – Txiki᾽ elkarteak. Dokumentalaren aurkezpenarekin batera larunbateko ekitaldian omenduko dituzte: Maria Gaztelumendi Sagarzazu; Nikolas Aristizabal Alzugarai; Maria Luisa Lahoya Lapesa; Manoli Mujika Ezponda eta Maritxu Mujika Ezponda. Frantzia eta Ingalaterran egon ziren eta bertako familiek edo harrera – taldeko kideek hartu zituzten.

2020an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak. Lehenengo hitzordua bihar, hilak 11, izango dute arratsaldeko 17:00etan. Covid – 19ak eragindako osasun – larrialdia dela eta, bileran parte hartzeko aldez aurretik jakinarazi beharko dute gurasoek (aforoa errespetatzeko).

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)