Urak hartu du Lesboseko errefuxiatuentzako kanpalekua
Berria, , 13-12-2020MORIA. Greziako Lesbos uhartean eraikitako Moriako kanpalekuan uholdeak izan dituzte, azken bi egunetako ekaitzen ondorioz. Zaporeak proiektuko kideek salatu dutenez, haize gogorrak hainbat denda suntsitu ditu, eta beste askotan ura sartu da. Kanpalekua itsasoaren ondoan dago, eta zorua ez da ura xurgatzeko gai. Irailean erre zen Morian migratzaileentzako eraikitako lehen kanpalekua, eta handik kilometro gutxira egin zuten bigarrena, militarrena izandako eremu batean. 7.200 pertsonentzako tokia du.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)