Frantziak hainbat polizia kargugabetu ditu gizon beltz bat jotzeagatik
Berria, , 27-11-2020PARIS. Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek jakinarazi zuen atzo hainbat polizia kargugabetu zituztela Parisen, gizon beltz bat jotzeagatik eta hari negar gasa botatzeagatik. Erasoaren irudiak jasotzen dituen bideo bat zabaldu ondoren hartu zuen Darmaninek erabakia. Lehen datuen arabera, kalean maskara gabe ibiltzeagatik joan zitzaizkion gizonezkoari bila bere lantokira. Irudietan ikusten da poliziek behin eta berriz jotzen dutela, itxuraz hark aurre egin gabe.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)