Enplegu agentziak «lapurretan» ari zaizkiela diote etxeko langileek
Berria, 22-06-2006BILBO Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak (ELE) elkarretaratzera deitu zuen atzo Bilboko Lan Ikuskaritzaren aurrean. «Gutxi kobratzea eta lanaldi luzeak jasatea gutxi balitz bezala», enplegu agentzia pribatuak «lapurretan» ari zaizkiela salatu zuten dozenaka langilek. Batez ere lana aurkitzeko zailtasunak dituzten emakumeek jotzen dute agentzia horietara. Etorkinak dira gehienak, eta irabazitako diruaren erdia eman behar diete enplegu emaileei. ELE aspaldi ari da «iruzur» hori salatzen. «Lan Ikuskaritzak, ordea, ez ikusiarena egiten dio», etxeko langileek kritikatu zutenez. Berehalako neurriak hartzea eta beste alde batera ez begiratzea galdegin zioten Administrazioari. «Lapurretan ari direla egiaztatzeko behar beste froga badaukagu».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)