Zaporeak taldeak janari bilketa jorratuko du bihar eta etzi

Lesboseko irlan errefuxiatuek bizi duten larriadi egoerari aurre egitea bilatuko dute egitasmoaren bitartez

El Correo, UNAI SARRIUGARTE, 24-09-2020

Zaporeak taldeak janari bilketa jorratuko du Euskadi eta Nafarroan ostiralean eta larunbatean, irailaren 25 eta 26an, hurrenez hurren. Lesboseko irlan errefuxiatuek bizi duten larriadi egoerari aurre egitea bilatuko dute egitasmoaren bitartez. Hala, janari bilketarako hainbat kokaleku jarri dituzte herritarren eskura udalerri nahiz hiri ezberdinetan. Egun konkretu bi horietan elikagaiak goiz nahiz arratsaldean eraman ahal izango dira.

Hainbat dira behar dituzten elikagaiak, hala nola, arroz luzea, makarroiak, dilistak, txirioak, babarrunak, atuna eta sardina latatan, oliba olioa, espezia anitzak, esne hautsa edota barra energetikoak. Datorren asteotarako duten egitekoa egun arte banatzen aritu diren 1.200 janari anoak eskaintzen jarraitzea da.

Aipatu bezala, hainbat izan dira eligaiak jasotzeko herritarren eskura ipini dituzten guneak. Bizkaian, 21 dira guneak, bost Gernikan, hiru Basaurin, bi Zeanurin, eta toki bakarra Bilbon, Galdakaon, Arrigorriagan, Diman, Getxon, Larrabetzun, Mungian, Muskizen, Ortuellan, Zeberio eta Zaratamon. Gipuzkoan, aldiz, zazpi gune atondu dituzte, Donostian, Aretxabaletan, Arrasaten, Irunen, Lasarten, Legorretan eta Zarautzen, eta, Araban, bakarra, Gasteizen. Azkenik Nafarroan bi dira guneak, bata, Iruñean, eta, bestea, Hiriberri-Arakilen.

Zaporeak lantaldeko kideak pasa den astean berriro ere ekin zioten Lesbosen janaria banatzearen lanari, taldeko positibo baten ondoren, berrogeialdia igarota. Izan ere, pandemia Lesbosera duela aste batzuk ailegatu zen, baita Moriako errefuxiatuen kanpamentura heldu ere.

Hori dela medio, azken asteotan Zaporeak proiektua osatzen dute kideek kanpamentu honetan errefuxiatuek bizi duten egoera jasanezina salatu dute, koronabisuaren kasuez gain, bertan pairatu dituzten sute itzelek 13.000 migratzaile egoera gero eta lazgarriagoan utzi baitituzte.

Uharte honetan migrante ezberdinek bizi duten egoera larria ikusita, errefuxiatuak laguntzeko zenbat bide jarri dituzte martxan, bi kontu korronte eta Bizum bidezko diru-bilketa, kasu. Hortaz, nahi duen edonork bere laguntza ekonomikoa bidali dezake hiru kontu hauen bitartez: BIZUM >> Donaciones >> Zaporeak-0043, KUTXABANK: ES32 2095 5011 80 9115250322 edota LABORAL KUTXA: ES71 3035 0103 88 1030035880.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)