Moriako erretratuak
«Hemen sufrimendua dago. Hau sufrimenduaren herrialdea da»
Berria, , 23-09-2020Bart bi aste bete dira Greziako Lesbos uharteko Moriako errefuxiatuen kanpalekuan sutea piztu zenetik. Lehendik gordina zen egoera are eta gordinagoa bihurtu zen. Suak denda guztiak kiskali zituen, eta milaka migratzaile kanpamentuaren eta Mitilene hiriburuaren arteko errepidean harrapatuta geratu ziren. Greziako Gobernuak beste kanpaleku bat egitea erabaki du. Hori, ordea, itxia izango da, eta babesa eskatu duten errefuxiatuei mehatxu egin diete ez dituztela euren asilo eskaerak aztertuko ez badira han euren kabuz sartzen. Lehen koronabirus positiboak agertu zirenean piztu zen, gainera, sua, eta joan den ostiralean 150 ziren dagoeneko.
BERRIAk han daudenen egoera ezagutu nahi izan du Iñaki Agirre kolaboratzailearen bitartez, eta Moriako erretratuak izeneko bideo sorta jarri du gaur abian; astero errefuxiatu baten istorioa emango du Agirrek ezagutzera. Mohamed da bideo sortaren lehen protagonista. Burkina Fasokoa da, eta 17 urterekin iritsi zen Moriara. Urtebete eta hiru aste daramatza han, eta esaten du hango bizitza «ikaragarria» zela. «Europa hau al da? Europa horrelakoa da? Hau ez da Europa», dio BerriaTBko bideoan.
(Puede haber caducado)