Jaurlaritzak elkartasuna adierazi du Moriako errefuxiatuen alde

Espainiari nahiz Europar Batasunari gutun bana igorri dizkie, Euskadiko hiru lurralde historikoek migratzaileak artatzeko baliabideak dituztela aditzera emanez

El Correo, UNAI SARRIUGARTE, 15-09-2020

Jaurlaritzak elkartasuna adierazi du Moriako errefuxiatuen alde. Hala, Euskal Gobernuko sailburua den Beatriz Artolazabalek Espainiari nahiz Europar Batasunari gutun bana igorri dizkie, Euskadiko hiru lurralde historikoek migratzaileak artatzeko baliabideak dituztela aditzera emanez.

Horrela adierazi zuen astelehen honetan Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua den Artolazabalek. Horren bitartez, euskal erakundeen baliabide ezberdinak migratzaileen eskura jartzen dituzte. Sailburuak nabarmendu zuenez, egungo egoera nahiko larria da, eta horrek nazioarteko erantzun humanitario solidarioa, azkarra eta premiazkoa exijitzen du.

Artolazabalek bi eragile publikoei bidalitako gutunean Share egitasmoari erreferientzia egin dio. Ekimen horrek egoera zail batean dauden errefuxiatu eta migratzaileak hartzeko aukera, lurralde bakoitzaren aberastasun, biztanleria eta langabezi tasaren harira sailkatzen du.

Azken egunotan Moriako kampamentuan (Lesbos) bizitzen ari diren egoera oso larria da. Izan ere, koronabirusaren lehendabiziko kasuak irailaren hasieran diagnostikatu zituzten eta egunak aurrera egin ahala egoera gero eta larriagoa da. Larritasun horren inguruan hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundeek ohartatazi dute.

Era berean, errefuxiatu kanpamentua kiskali zuen suteak ez du edonolako mesederik egin, horren ondorioz 13.000 errefuxiatu inguru kalteberatasun egoeran geratu baitira. Horiek horrela, Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeak zer egin dabiltza.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)