Migranteen kontrako 'giltzarrapo' operazioa egin du Frantziako Poliziak

Berria, BERRIA, 11-09-2020

HENDAIA. «Legez kanpoko immigrazioaren» kontrako polizia operazio bat egin zuten atzo egun osoan Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko mugan. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak antolatutako propaganda operazio horren bidez, Frantziak migranteen pasabideak kontrolatzen dituela erakustea zen xedea. Orain hilabete batzuk, antzeko operazio bat egin zuten, eta hilabetero errepikatzea dute xede.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)