Migratzaileak

Sute batek Moriako migratzaileen kanpalekua erre du

Gauerdian piztu da sua, eta migratzaileetako askok ihesari eman diote, baina ez diete kanpalekutik urruntzen utzi eta errepidean eman behar izan dute gaua.

Berria, Iñaki Agirre - Moria, 09-09-2020

Gauean piztu da sua Moriako migratzaileen kanpalekuan, Lesbos uhartean. Protestetan piztu ziren suteak. Kanpalekuetan 35 koronabirus kasu baieztatu dituzte orain artean, eta bart beste 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, baina kanpalekuko arduradunek ez zieten inolako azalpenik eman azken horiei, eta protestak piztu ziren.

Kanpalekuan hainbat su txiki piztu ziren, eta haize indartsuak horiek zabaltzea erraztu zuen. Bi ordu inguruan ia kanpalelku osoa sutan zegoen, eta baita hura inguratzen duen olibondo saila ere. Bien bitartean Poliziak protestan ari zirenen aurka jo zuen negar gasa erabiliz.

Migratzaileetako gehienak euren gauzak hartu eta kanpalekutik irteten ahalegindu ziren, suteen beldur. Hasiera batean Poliziak irteten utzi ez bazien ere, goizeko ordu biak aldera zabaldu zuten kanpalekua, baina itxi egin zuten errepidea, eta migratzaileen han egin behar izan zuten gaua, urik eta aterperik gabe.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)