Banskyk finantzatutako itsasontzi bat errefuxituak erreskatatzen dabil Mediterraneoan

Ontzi hori artistikoki eta ekonomikoki sustatu du Bristoleko grafitigileak

El Correo, UNAI SARRIUGARTE, 03-09-2020

Bansky artistak finantzatutako itsasontzi bat Mediterraneo itsasoan errefuxituak erreskatatzen dabil egunotan. Ontzi hori artistikoki eta ekonomikoki sustatu du Bristoleko grafitigileak. Azken egunotan 89 errefuxiatu erreskatatu zituen, horien artean 14 emakumezko eta lau ume.

Ontziaren arduradunek Twitterren eman zuten egindako lehendabiziko erreskatearen berri. Arrosa kolorez marraztuta dagoen itsasontzian ume bat ageri da bihotz baten forma duen salbamendu-jaka bat gainean daramala. Ilustrazio hori Bansky berak egin du.

The Guardian hedabide britainiarrak duela egun batzuk nabarmendu zuenez, Pia Klemtekin jarri zen harremanetan Bansky, Gobernuz Kanpoko hainbat Erakundeetan itsasontziak gidatu dituenarekin. Hala, Banskyk donazio bat egin zion, migranteak erreskatatzeko balioko zuen ontzi bat eros zezan.

Hortaz, ‘Louise Michel’ izeneko itsasontzia erosi zuten, Frantziako armadarena izan zena. Artista britainiarraren obrekin izandako etekinekin erosi ahal izan zuten. Ontzia Europa mailan errefuxiatuen erreskatean ibilbide esanguratsua jorratu duten pertsonengatik osatua dago.

Banksy grafiti artista britainiar baten goitizena da. Uste da 1974an jaio zela, Bristoletik hurbil, baina gaur egun haren identitatea ezezaguna izaten jarraitzen du. Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Haren irudiak harrigarriak eta umoretsuak dira askotan, eta leloekin batera ager daitezke. Ilustrazioen mezuak, gehienetan, gerra, kapitalismo edo establishmentaren kontrakoak dira. Irudi ohikoenak honakoak dira: arratoiak, tximinoak, polizia, soldaduak, umeak edota edadetuak, besteak beste.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)