Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa egingo du bihar

Diario Vasco, EL DIARIO VASCO, 18-06-2020

Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa egingo du bihar. Gurrutxaga plazatik abiatuko da, 19:00etan, eta hainbat kale zeharkatu ondoren, leku berean bukatuko da. Bizitzaren kalitatea bermatzea izango da eskakizun guztien ardatza.

«Aspaldidanik atzemandako gabeziak Covid 19aren ondorioek larritu besterik ez dituzte egin, eta horregatik funtsezkoa da neurri batzuk gauzatzea: 1.080 euroko gutxienezko pentsioa; 1.200 euroko gutxienezko soldata; sistema publiko unibertsal eta doakoa, besteren artean, osasungintzan, irakaskuntzan eta bizitzarako zaintzen alorretan; jaiotzetik heriotzaraino pertsonek dituzten beharrak asetzeko, arreta publikoari eta doakoari begira 10.000 lanpostu berri sortzea, bizitza kezka sozialen erdigunean jartzeko xedearekin. Egoera administratibo irregularrean dauden pertsona guztien arregularizazioa, batik bat inmigranteena, askok ekonomia izkutuan dihardutelako; eta aldaketak finantziatzeko, fiskalitate sistema berria abian jartzea, zergen bidez gehien duenak gehiago ordaintzeko», diote.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)