Italiak milaka migratzaile legeztatuko ditu

Berria, Berria, 18-05-2020

ERROMA. Italiako Gobernuak bide emango dio milaka migratzaileren erregularizazioari. Behin-behineko bizileku baimena jasotzeko aukera eskainiko die labore lanetan nahiz etxeko zaintzan aritzeko prest daudenei. Sei hilabeterako baimena jaso ahalko dute, eta beste urte erdiz luzatzeko aukera izango dute. Epe horren ostean, baimena luzatu ahal izango dute lan kontratu bat eskuratuz gero. Neurriak milioi erdi migratzaileri eragin diezaieke. Giuseppe Conte lehen ministroak adierazi du Italiak migratzaileak «behar» dituela sektore horietan lan egiteko. Neurriak eztabaida sortu du gobernuan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)