Aholkularitza juridiko zerbitzua jarri du abian Zaintza Sare Herritarrak
Diario Vasco, , 05-05-2020Arrasateko Zaintza Sare Herritarra 200 lagun baino gehiagok osatzen dute eta bere jarduna hiru zerbitzutan eskain – tzen dute nagusiki: haurren zain – tza eta eskolako Ianekin Iagun – tza; erosketak egiteko eta zaborra ateratzeko zerbitzua, eta, Iaguntza psikologikoa.
Hala ere, jakinik herritarrei bestelako zalantza edota arazoak sortu zaizkiela konfinamendu egoera hasi zenetik, laguntza juridiko zerbitzua jarri dute abian.
Alde batetik, Bizilan webgunea daukate lan arloko ohiko zalan – tzak argitzeko. Arlo sozialean ere lan egiten dute, etxebizitza auzian zein laguntza ekonomikoak eskuratzeko beharrezkoak diren pausuak zehazten.
Beste alde batetik, ELEAK – Libre Mugimenduak konfinamendu egoeran ematen ari diren polizia gehiegikeriak salatzeko kanpaina jarri du martxan (mugimenduasortzen@gmaiI.com 696755741).
Zentzu berean Askatasun Kolektiborako Abokatuek (AKAB) baliabide eta irizpide juridikoak helarazten dituzte Telegram kanalaren bidez (t.me/AKABokatuak; akabokatuak@gmail.com 672239433).
Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, 900 840 111 telefonoa erreztu da mugimendu feministatik.
Bestalde, Debagoienako SOS Arrazakeria elkarteak diskriminazioaren biktimentzako immigrazio gaiei buruzko eta etxeko langileentzako aholkularitza eskaintzen du (sos.debagoiena@gmail.com 658749755).
(Puede haber caducado)