Ontzi bakar batean 226 immigrante

Berria, 08-06-2006

Cadiz. Cadizera (Espainia) 226 immigrante zeramatzan ontzi bat porturatu zuten herenegun. Noraezean zebilen ontzia. Annat TG-99 izena zuen ontziak eta, berez, arrantzarako ontzia zen. Gineatik atera omen zen, aurreneko ikerketen arabera, eta bidearen helmuga ezezaguna da. Ontziak ez zeraman banderarik eta ez beharrezkoak diren dokumenturik eta, antza denez, legez kanpoko konpainia baten izenean zegoen. Orotara sei pertsona atxilotu zituzten. Ontziaren barruan jatorri asiarra zuten 216 immigrante zihoazen. Atzo etorkinak dokumentatzeko eskatu zuten giza eskubideen erakundeek. Kanariar Uharteetara, bestetik, dozenaka immigrante iritsi ziren atzo. Tenerifera iritsitako ontzia dago irudian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)