'Etxeetatik Mutrikura' ekimenak bigarren asteko programazioa aurkeztu du

Bihar, 'Mutrikutik Mundura' mahai-ingurua gauzatuko da

Diario Vasco, GORRITIBEREA, 19-04-2020

Konfinamenduaren seigarren asteari ekiten diogun honetan, dagoeneko prest dago ‘Etxeetatik Mutrikura’ ekimeneko bigarren asteko programazioa. Ezer baino lehen aipatu behar da, saio guztiak arratsaldez izango direla, izan ere bihar hasten baita ikasleen hirugarren hiruhilabetekoa, era birtualean bada ere. Bihar, arratsaldeko 18:30ean, ‘Mutrikutik Mundura’ mahaingurua gauzatuko da, eta parte hartuko dutenak berriz hauek; Olatz Azpiazu eta Asier Juaristi, biak ere kooperante bezala Lesbos – en egonak eta Iñas Urrusolo sendagilea Open Arms ontzian errefuxiatuak sendatzen aritu dena zenbait kanpainetan eta gaur egun Barcelonako ospitale batean Covid – 19aren aurka ari dena. Moderatzailea Arantza Ugarte izango da. Astearte eta asteazkenean, greba digitala dago iragarrita. Ostegunean berriz, ‘Pintxopote’ birtuala burutuko dute herriko hainbat tabernariekin. Ostiralean ‘Gure Ametsa’ dantza taldeak eskainitako ikastaroaren bigarren saioa izango da. Larunbatean bi saio izango dira, 16:30ean, magia saioa umeentzat eta 19:00etan, Jai batzordeari buruzko mahai – ingurua. Hurrengo igandean ere saiorik izango da, goizeko 10:30ean, Oihana Kortazarrek Hit ikastaroaren hirugarren saioa eskainiko baitu. Aipatu konektatzeko unean, nahikoa dela youtube eskatu eta behin youtube barruan Mutriku Udala klikatzea.

Koparen finala jokatuko den edo ez ikusteke dago, baina Mutrikun behinik behin gauzak nahiko berdinduta daude zalegoari dagokionez.

Atzo eguerdiko 12:30ean, adierazita zegoen saioan berdin xamar entzun ziren Reala eta Athleticeko ereserkiak, eta banderei dagokionez ere beste horrenbeste esan daiteke. Gogoratu, Mutrikun hiru peña daudela antolatuta; lehena, ‘Athletic Mutrikuarra’ izan zen, egun gutxira osatu zen ‘Errealaren Lagunak’ peña jendetsua, eta gerora etorri zen ‘Eibarkosta’. Garbi dagoena da finala jokatzen bada behintzat zalegoak erantzungo duela, etxean edo eta Sevillan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)