Banaketa behartua eskatu dute EBren asilo erreforman

Berria, , 18-04-2020

BRUSELA. Europako Batasuna (EB) asilo sistemaren erreforma prestatzen ari da, eta, horri begira, Alemaniako, Frantziako, Espainiako eta Italiako gobernuek Europako Batzordeari eskatu diote asilo eskatzaileak estatu kideen artean banatzeko mekanismo bat finkatzeko, banaketa hori behartu bilakatuko lukeena.

Margaritis Schinas Europako Batzordeko presidenteordeari eta Ylva Johansson Barne komisarioari bidalitako gutun batean, lau herrialde horietako Barne ministroek honako hau argudiatu dute eskaria justifikatzeko: «Oinarrizko erreforma bat beharrezkoa da, estatu kideek elkartuta aurre egin diezaioten asilo politikaren erronkari, betiere elkartasunean eta itunek aipatzen duten arduraren banaketa justuan oinarrituta».

Horrez gain, lau herrialde horietako gobernuek Europako Batzordeari eskatu diote «bilaketetarako eta erreskaterako elkartasun mekanismo bat» sortzeko Mediterraneoan, han aurkitzen dituzten migratzaileei begira; hori bai, ez zuten eman eskari hori buruzko ez xehetasunik ez azalpenik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)