Bangladeshek 400 bat rohingya erreskatatu ditu

Berria, , 17-04-2020

DHAKA. Bangladeshko Gobernuak atzo jakinarazi zuen 395 rohingya erreskatatu dituztela herrialdearen itsaso eremuan. Duela bi hilabete atera ziren Malaysiara joateko, eta herrialde horretara iristean sarrera debekatu zietenez, Bangladeshera itzultzea erabaki zuten; ontzian zeudenen arabera, joan-etorrian 50 lagun hil dira. Bi asteko itxialdia egingo dute orain, koronabirusagatik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)