Immigrazioa
Maltak porturatzea ukatu dio 'Aita Mari'-ri
Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundearen ontziak 43 migratzaile erreskatatu zituen astelehenean.
Berria, , 15-04-2020Erdialdeko Mediterraneoan, Maltako uretatik gertu erreskatatu zituen atzo Aita Mari ontziak 43 migratzaile. Horregatik, ontzia Maltan porturatzeko baimena eskatu zuten, baina gaur jakinarazi dute eskari horri uko egin diotela Maltako agintariek: «Aita Mariren gutxieneko eskifaia ahalik eta ondoen ari da artatzen erreskatatutako 43 pertsonak. Horrela argitu da eguna Mediterraneoan. Zorionez, ontzian dauzkagu. Maltak portu seguru bat ematea edo segurtasun leku batera eramateko koordinazioa ukatu digu. Portu seguru bat exijitzen dugu», idatzi dute sareetan.
Erdialdeko Mediterraneoan, Maltako uretatik gertu erreskatatu zituen atzo Aita Mari ontziak 43 migratzaile. Horregatik, ontzia Maltan porturatzeko baimena eskatu zuten, baina gaur jakinarazi dute eskari horri uko egin diotela Maltako agintariek: «Aita Mariren gutxieneko eskifaia ahalik eta ondoen ari da artatzen erreskatatutako 43 pertsonak. Horrela argitu da eguna Mediterraneoan. Zorionez, ontzian dauzkagu. Maltak portu seguru bat ematea edo segurtasun leku batera eramateko koordinazioa ukatu digu. Portu seguru bat exijitzen dugu», idatzi dute sareetan.
Ontziaren eskifaiako kideen artean ez dago osasun arloko langilerik, zeren, igande goizean Siziliatik (Italia) Pasaiarako (Gipuzkoa) bidea hartu zuenean «gutxieneko eskifaiarekin», COVID-19aren krisia dela-eta Italiako ezarritako debekuarengatik erreskaterik egiteko asmorik gabe abiatu baitzen ontzia, Daniel Rivas GKEaren kidearen esanetan. Horrenbestez, Maltako Gobernuak mediku bat bidali du, helikopteroz, ontziaren posiziora —kostaldetik 50-70 bat itsas miliara dago—, eta hark ebaluatu du erreskatatutakoen osasuna.
GKEkoek ura, janaria eta salbamendu jakak eman ahal izan dizkiete ontzian doazenei, haien segurtasuna bermatzeko. Lau gau igaro dituzte itsasoan, sei korderik gabe zeuden topatu dituztenean, eta emakumezko bat haurdun dago.
Aita Mari ontzia Siracusan (Italia) zegoen porturatuta, eta igandean erabaki zuen Pasaiarako (Gipuzkoa) bidea hartzea. COVID-19 gaitzak eragindako krisia igaro bitartean ontziaren mantentze lanak egiteko baliatu nahi zituzten hurrengo asteak. Baina Alarm Phone migratzaileentzako laguntza zerbitzuak jakinarazi zien lau ontzi zeudela Maltaren bilaketa eta erreskate eremuan, eta norabidea harantz desbideratu zuen Aita Mari-k.
(Puede haber caducado)