Zaporeak elkarteak lanean jarraitzen du Greziako irleetan; Aita Marik misioa atzeratu du
Gara, , 16-03-2020Zaporeak elkarteak adierazi duenez, Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) Grezian errefuxiatuen eskubideen alde lanean jarraitzen dute. Europako Batasunari laguntza eskatu dio. Aita Mariren eskifaia, berriz, itsasorako irteera atzeratu du «baldintzak egokiagoak izan arte».
Zaporeak G
Pandemia errefuxiatuen guneetara ez iristeari lehentasuna ematen dio Zaporeakek, eta nabarmendu du neurriak indartu behar direla garbitasunean, pertsonen arteko segurtasun distantzian eta jarduteko protokoloetan.
42.000 pertsonak jarraitzen dute Greziako errefuxiatu guneetan. Greziako uharteetan koronabirusari dagokionez larrialdi protokoloa abiatzeko eskatu dio Zaporeak Europako Batasunari.
Elkarte horrek nabarmendu duenez, irletan dauden GKE – ek lanean jarraitzen dute etenik gabe. «Elkarlanean ari gara, elkarren arteko lankidetza eta harremanetarako sarea hedatuz, datorrenari ahalik eta modurik egokienean erantzuteko». Aita Marik atzeratu egin du misioa
Bestalde, Aita Mari ontziaren eskifaiako kideek iragarri dute itsasorako irteera atzeratu egingo dutela «baldintzak egokiagoak izan arte». GKE honetako kideek ez dakite Italia edo espainiar Estatuko portu seguru batean migratzaileak lehorreratu ahal izango dituzten koronabirusa dela eta. Arazo honi gehitu behar zaio itsasoaren egoera, hiru metroko olatuekin.
Beraz, atzeratuta geratu da 2020ko Aita Mariren hirugarren misioa, ohar batean azaldu dutenez.
(Puede haber caducado)