'Aquarius'-eko iheslari ia guztiak, asilorik gabe

Berria, , 14-03-2020

MADRIL. Aquarius ontzia Valentzian (Herrialde Katalanak) porturatu zen 2018ko ekainean, 629 migratzaile zeramatzala, Mediterraneoan bueltaka ibili ostean —Italiak porturatzea debekatu zion—. Harrezkero, ordea, iheslari horietatik gehienak asilorik gabe daude, %94 inguru.

Zehazki, urte eta erdiko epean, 376k bete dute asiloa eskatzeko prozesua, baina agintariek soilik horietako 62 aztertu dituzte. Denera, lau migratzailek jaso dute asiloa, eta 50 ingururi eman diete ezezkoa, asilo estatusa jasotzeko legeak finkatzen dituen baldintzak ez dituztela betetzen argudiatuta.

Ontzia porturatu zenean, Frantziako Gobernuak laguntza eskaini zion Espainiakoari, iheslari batzuk hartzeko. 274 eskarik jaso zituen Parisek, eta horietako 80 onartu zituen, gehienak Sudangoak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)