Erdoganek muga zabalik mantentzea erabaki du
Berria, , 12-03-2020ISTANBUL. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak muga zabalik mantentzea erabaki zuen atzo: «Europara joatea nahi zutenak ez atxilotzea erabaki genuen. Jaten eman genien, eta jantzi egin ditugu. [EBk] txantxetan ari ginela uste zuen, baina orain ikusten du ez dela horrela». Europako Batasunak eta Turkiak duela lau urte errefuxiatuen exodoa eragozteko sinatuta akordioa kolokan dago. Astelehenean itunaz aritzeko prozesua hitzartu zuten aldeek.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)