Alemania
Alemanian 11 pertsona hil dira gutxienez, Hanau hirian izandako bi tiroketatan
Bederatzi pertsona hil, eta bost larri zauritu dituzte, pipa erretzeko bi tabernatan. Tiroketen ustezko egilea hilik aurkitu dute etxean, beste hilotz batekin.
Berria, , 20-02-2020Frankfurtetik hogei kilometrora dago Hanau hiria, Alemanian. Bart, bi eraso egin dituzte, 22:00 aldera, gisa bereko bi tokitan. Lehenengoa, hiriaren erdialdeko kebab eta pipa taberna batean, eta bigarrena, shisha erretzeko taberna batean, kanpoaldeko auzo batean. Hainbat hedabidek zabaldu dute hirugarren tiroketa bat ere gertatu dala Lamboy auzoan, hiriaren iparraldean, nahiz eta Alemaniako Poliziak ez duen horrelakorik esan. Bi erasoetan bederatzi pertsona hil dituzte, eta bost lagun larri daude ospitalean.
05:00ak aldera, poliziek bi erasoen ustezko egilea aurkitu dute, haren etxean. Adierazi dute beste gorpu bat zeukala ondoan. Esan dute «aukera guztien arabera» hark egin dituela tiroketak; Alemaniako herritartasuna zuen gizonezko bat zen. Ehizarako armak izateko baimena zuen, eta munizioa aurkitu dute haren autoan.
Alemaniako Bild egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, egileak ohar bat eta bideo bat utzi zituen eginak, eta haietan azaldu zuen haren eskuin muturreko pentsamendu arrazista.
Claus Kaminsky Hanauko alkateak esan du «gau lazkarria» izan dela, eta «denbora askoan atsekabez» gogoratuko dutela. Herritarrei eskatu die ez dezatela parte hartu «espekulazioan», eta utz diezaietela poliziei haien lana egiten.
(Puede haber caducado)