Mundua

Italiak Salviniren migrazio dekretua aldatu nahi du

Berria, Berria, 18-02-2020

ERROMA. 5 Izar Mugimenduak, Alderdi Demokratikoak eta Italia Bizirik-ek osatzen duten Italiako Gobernuak Matteo Salvinik sustatu zuen migrazioari buruzko dekretua aldatzeko asmoa agertu zuen atzo. Besteak beste, proposatu du gobernuz kanpoko erakundeei migratzaileak salbatzeagatik ezartzen zaien isuna kentzea, eta iheslarientzako egoitza baimena berreskuratzea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)