Espainiak ekainetik iheslariz betetako zazpi hegazkin bidali ditu Mauritaniara
Berria, , 08-02-2020MADRIL. Kanarietatik iheslariz betetako zazpi hegazkin bidali ditu Espainiak Mauritaniara. Azken aldian patera ugari atera dira Maroko eta Mendebaldeko Saharatik Kanarietara. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak hegaldi horien legezkotasuna defendatu du. Kontua da hegaldi horietan deportatu dituzten iheslariek salatu dutela behin lurra hartuta Maliko edo Senegalgo mugetara eramaten dituztela.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)