Mundua

Italiak eta Libiak migrazio ituna berrituko dute bihar, GKEak aurka egonik ere

Berria, Berria, 03-02-2020

ERROMA. Italiak eta Libiak bihar berrituko dute 2017an adostu zuten migrazio ituna; horren arabera, Italiako Gobernuak dirua eta lantaldeak ematen dizkio Libiari, migratzaileak herrialde horretan gelditzearen truke. GKE gobernuz kanpoko erakundeak akordioaren aurka agertu dira, argudiaturik «sufrimendua» eragin diela iheslariei.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)