Migratzaileak
'Ocean Viking' ontziak 407 migratzaile erreskatatu ditu
Azken 72 orduetan bost erreskate egin ditu Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterranee erakundeen itsasontziak.
Berria, , 28-01-2020Libiako kostaldean egin ditu erreskate guztiak Ocean Viking itsasontziak. Azken 72 orduetan, bost ontzitan zihoazen 407 pertsona atera dituzte uretatik; azken biak Maltako uretan topatu dituzte. Orain haiek porturatzeko toki seguru baten bila dabil Mugarik Gabeko Medikuen eta SOS Mediterranee erakundearen itsasontzia.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)