AEBek muga itxi diete asiloa nahi duten mexikarrei

Berria, , 24-12-2019

MEXIKO HIRIA. HRW Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak atzo salatu zuen mugako agente estatubatuarrek AEBetarako sarrera debekatzen dietela asiloa eskatu nahi duten mexikarrei. HRWek gogorarazi du Nazioarteko Zuzenbidearen betebeharra dela errefuxiatuak ihes egin duten herrialdeetara ez itzularaztea. Erakundeak salatu du hala eginez gero milaka pertsona arriskuan jartzen dituztela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)