Etorkinei tratu txarrak eragitea leporatu dio Dakarrek Madrili
Madrilgo Erkidegoari hara eramandako etorkinen kopuruaz gezurra esatea egotzi dio Espainiak
Berria, 02-06-2006Hegoaldeari laguntzeko eskatu dio NBEk nazioarteari
NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Laguntzarako idazkariorde Jan Egelanden iritziz, immigrazioari aurre egiteko era hoberena hegoaldeari laguntzea da. Haren arabera, garatutako herrialdeak gero eta aberatsagoak dira, baina ez eskuzabalagoak: «Gero eta zailagoa da elkartasuna lortzea. Gaur duela bost urte baino zailagoa da».
Egelanden esanetan, Espainiak badu paperik gabeko etorkinak kontrolatzeko eskubidea, baina beharrezkoa da, halaber, pertsona horien jatorrizko herrialdeei laguntzea. «Europak ulertu behar du Barne Produktu Gordinaren %0,7 ez dela ideal bat. Europari berari egingo dio horrek mesede», nabarmendu du NBEko arduradunak.
############
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)