Finlandia zigortu dute, migratzaile bat bidaltzeagatik

Berria, , 15-11-2019

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Finlandiaren aurkako epaia eman du, migratzaile irakiar bat bidaltzeagatik. Herrialdera itzulitakoan, hil egin zuten atentatu batean. Alabak jarri du salaketa, eta Finlandiak 24.500 euro eman beharko dizkio. Hildako irakiarra militar sunia zen Saddam Husseinen garaian, eta 2015ean bi atentatu egin zizkioten. Orduan eskatu zuen sendiarekin batera asiloa Finlandian, baina 2017ko irailean, ukatu egin zioten eskaria.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)