Etorkinei buruzko jardunaldiak Ermuan
Berria, 31-05-2006amaia elizondo
Donostia
Seigarren urtez Etorkinei Buruzko Jardunaldiak antolatu dituzte Ermuan. Etorkinekin lan egiten duten herriko taldeek pertsona horien egoera azaldu nahi dute. Antolatzaileen esanetan, beharrezkoa da etorkinei laguntza eskaintzea, denok izan gaitezkeelako etorkin bizitzako uneren batean.
EKITALDI UGARI. Jardunaldiak hasteko, Fronteras abiertas hitzaldia emango du Mikel Isasik gaur, 19:00etan, liburutegian. Bihar, Exils filma ikusi ahal izango da, 22:15ean, Ermua zineman. Beste herrietako kultura hurbilduz, Salvadorko Chamba kantautoreak kontzertua eskainiko du ostiralean, 22:30ean, Eskilarapeko Ateneoan. Larunbatean, berriz, kulturen arteko jaia antolatu dute. Dantza eta musika ez da faltako.
Jardunaldiak. VI.Etorkinei buruzko jardunaldiak. Fronteras abiertas hitzaldia. Lekua: Ermuko liburutegian, gaur, 19:00etan. Exils filma. Lekua: Ermua zineman, bihar, 22:15ean.
(Puede haber caducado)